martes, 9 de octubre de 2012

BIRUS-EN AZKEN BERRIAK

RANKING-AK ALDE BATERA UTZIZ...


Badakigu oraindik birusen eta antibirus-en ranking-a amaitu behar dogula. Dena den, orain dela gutxiko gertatutako zeozertaz hitz egingo dogu orain:

MICROSOFT-EK SALATZEN DAU TXINAN FRABIKATUTAKO ORDENAGAILUAK SERIE-KO BIRUSAK DAKARTELA


Microsoft-ek detektatu egin dau bere ordenagailu batzuk, Txinan eginak, kontsumitzailearengana heldu baino lehen birusak eukiezala. Hori dela eta atakeekin erlazionatutako enpresa batzuk salatu egin ditu.

Analizatutako 20 ordenagailuen artean,  4 birus mota ezberdinak aurkitu ditu Microsoft-ek. Aktibatuta egoan birus mota bakarra "Nitol" izeneko bat zen.

"Nitol" kanpoko artxibo baten bidez ordenagailuak infektatzen dituen malware bat da. Gainera beste ordenagailuekin konektatzea lortzen baldin badau, askoz ere arriskutsua bihurtu daiteke.

Birus maliziosoak edo malware-ak ordenagailura heltzen dira erabiltzaileak antibirus bat edo dena delakoa (programaren bat ordenagailua babesteko) instalatu ahal izan baino lehen. Birus mota honetako gehienek tekleatutako teklak detektatzen dituzte, pasahitzak lapurtzeko; edo web-cam-a dominatu eta aktibatu erabiltzaileak konturatu eta nahi gabe. 

0 comentarios:

Publicar un comentario