miércoles, 28 de noviembre de 2012

DEUSTUKO WIFI-A HACKEATUTA?

Aupa lagunok hemen gara berriro sarrera berri bategaz eta honako honetan Deustuko unibertsitatean gertatu denareri buruz hitz egingo dizuegu.

Azkeneko egunetan Deustuko unibertsitateko ikasle batzuk twitter-etik kexaka ari ziren bideo eta argazki intimoak euren mobiletara heltzen ari zirela eurek nahi gabe. Izan ere, argazki eta bideo horietan (asko pornografikoak) Deustuko kanpuseko ikasleak agertzen ziren.

Dena den, azkeneko orduak honako hau esaten dau: Deustuko unibertsitateak hackeoa bere wifiagaz zerikusia ez duela ziurtatzen dau. Izan ere, unibertsitateko teknikoek hackeoa unibertsitatetik kanpoan edo barruan ezarritako mobilen arteko konekxioaren bitartez sortu dela dirudi, Deustuko unibertsitatearen wifi-a alde batera geratuz.

Hori guztia dela eta, Whatsapp estatuetan errorea agertzen dau, arrazoia oraindik ezezaguna delarik, dena den, badirudi Spotbross enpresak (Whatsapp-aren konpetentzia) izan dela.

Halan da ere, oraindik ezer ez da ziurra.


0 comentarios:

Publicar un comentario